Arbe Hotelean askotariko zerbitzuak ditugu gure bezeroentzat, erosotasuna areagotzeko, aisia edo erlaxaziorako aukerak emateko, egonaldian ingurumen-inpaktua murrizteko, kalitateko produktuak eskaintzeko eta tokiko hornitzaileak bultzatzeko.

Arbe Hotelak geotermia bidezko klimatizazioa du, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Geotermia bidezko klimatizazioa

Geotermia bidezko klimatizazio-sistema dugu. Sistemak bederatzi zulo ditu, 100 metroko sakoneran sartzen direnak, lurraren berotasuna lortze aldera. Sistemak beroa ateratzeko nahiz kanporatzeko balio du; hartara, neguan beroa ematen digu, baina udan gelak hozteko ere balio du.

Arbe Hotelak bilera-aretoa du, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Bilera-aretoa

Ikuspegi bikaina duen areto bat eskain dezakegu enpresa-bilerak edo mota guztietako ekitaldiak egiteko. Aretoak 20 pertsona arteko edukiera du eta abiadura handiko WiFia eta aurkezpenak egiteko 65 hazbeteko plasma-pantaila ditu. Areto horretan yoga- eta meditazio-eskolak ere egiten ditugu.

Arbe Hotelak igerilekua du, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Igerilekua

Udan bainua hartu eta gure igerilekuan freskatu ahal izango zara. Uretan zaudenean, igerilekuak Kantauri itsasoko horizontearekin bat egiten duela ematen du. Itsasoari begira dauden beheko solairuko geletatik zuzenean irten daiteke igerilekura.

Naturarekiko errespetua

Arbe Hotelean naturarekiko errespetua hartzen dugu aintzat gure eguneroko jardunean. Gure lehentasuna ingurunea zaintzea da, ondoren inguruneaz gozatu ahal izan dezagun. Bainugeletan gel, xanpu eta eskuko xaboirako dosifikagailu ekologikoak ditugu, EU Ecolabel eta Nordic Ecolabel zigiludunak. Zure larruazala eta ilea zaintzeko gel, xanpu eta xaboiak ditugu, guztiak parabeno eta kontserbatzailerik gabekoak. Gainera, euria jasotzen dugu gure baratzea elikatu ahal izateko —baratze horretako produktuak gosarietan dasta daitezke—. Urtero saiatzen gara biodibertsitateari ekarpena egiten, eta, horretarako, zuhaitz autoktonoak landatzen ditugu. Karga elektrikoko puntu bat ere badugu auto eta bizikletentzat, garraiobide jasangarriagoa bultzatze aldera. 2023an jarritako eguzki-plaken bidez, kontsumitzen dugun energiaren zati bat bertan produzitzen dugu.

Arbe Hotelak masaje- eta sauna-zerbitzuak ditu, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Masajea eta sauna

Erlaxatzeko aukera baten bila bazabiltza, masaje- eta sauna-zerbitzua dugu. Fisioterapeutek ordubeteko saioa egiten dute, eta, ondoren, saunan edo etzaleku termikoan amaitu dezakezu erlaxazioa. Zerbitzu hori aldez aurretik erreserbatu behar da.

Arbe Hotelak eguzki-panelak ditu, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Eguzki-panelak

Geotermia bidezko klimatizazioarekin batera, eguzki-panelak dira Arbe Hotelak ingurumen-inpaktua murrizteko egindako beste inbertsioetako bat. Eguzkiaren argia aprobetxatzen dugu gure bezeroen kontsumo elektrikorako. Arbe Hoteleko egonaldiak ingurumena errespetatzen du, eta etorkizunean ere arlo horretan inbertitzen jarraituko dugu, egonaldiaren ingurumen-aztarna are gehiago murriztu dadin.

Arbe Hotelak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua du, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua

Ibilgailu elektrikoak dituzten bezeroentzako doako karga-estazioa, 1/2 moduaren eta 3 osoko moduaren araudiekin bateragarria (IEC 61851-1). Bi karga-hargune ditu, bat 16A-ko Schuko eta bestea 32A-ko 2 motakoa, 22kW-ra artekoa.

Gosari ekologikoak

Egunero egiten ditugu zuku naturalak, eta fruta natural moztu berria eskaintzen dugu, baita jogurt organikoak eta abar ere. Eguna energiaz hasteko, ez dago gosari on bat bezalakorik. Mota guztietako aukerak ditugu alergenoentzat, aukera beganoak eta glutenik gabeko aukerak, eta guztia etxean egindakoa. Beti 0 kilometroko produktuak lehenesten ditugu. Sasoiko produktuetako batzuk gure baratzean bertan lortutakoak dira. Egunero eskaintzen ditugu etxean egindako pasteltxoak, bizkotxoak eta artisau-gozokiak, genetikoki eraldatu ez diren osagai erabat ekologikoekin egindakoak. Posible da elikatzea eta modurik naturalenean gozatzea.

Arbe Hotelak sarbide biometrikoa segurua du, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Sarbide biometriko segurua

Geletako ateak hatz-marka digital bidezko sarbide biometriko sistema seguru bati esker irekitzen dira; beraz, nahi duzun orduan itzuli ahal izango zara gure hotelera, giltza galtzeko beldurrik gabe.

Arbe Hotelak hozkailua du, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Hozkailua

Gela guztietan dugu hozkailu-zerbitzua: freskagarriak, ura, edari isotonikoak, garagardoak... Beti izango duzu dena eskura eta tenperatura egokian.

Arbe Hotelak irakingailu elektrikoa du, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Irakingailu elektrikoa

Gure gela guztiek ur-irakingailu elektrikoa dute, eta doako infusio, te, kafe deskafeinatu eta abarren sorta zabala, zure gelan atseden hartzen jarrai dezazun.