Gure kokalekuari esker, erraz parte har daiteke gure inguruko hainbat jardueratan.

Interes turistiko handiko kokaleku pribilegiatu batean gaude, Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan, Flyscharen goialdean. Gainera, zure egonaldian Euskal Herriko kultura gastronomikoaz gozatzeko aukera zabala izango duzu.

Hartu ostatua Arbe Hotelean eta gozatu Flysch Geoparkeaz, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Natura

Flyschak edo Geoparkeak itsasoaz edo mendiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

Flyscha: materialen geruza bigun eta gogorrez sortutako formazio naturala. Itsasoaren igoeren eta jaitsieren etengabeko borrokak sortua, hain bereizgarria den higadurak sortutako geruza-egitura.

  • Begi bistan Zumaia-Deba-Mutriku: abagune bikaina Euskal Kostaldeko Geoparkeko uretan barrena nabigatzeko. Bisita gidatuak flysch beltzaren, grisaren eta gorriaren xehetasunak ezagutzeko.

Geoparkea: Kantauri itsasoaren eta Euskadiko mendien arteko lurraldea, Itziar, Deba, Mutriku eta Zumaia udalerrietan. Itsasoak belardien berdearekin kontrastea egiten duen tokia. 2015az geroztik, UNESCOk Munduko Geoparke izendatu zuen, haren balio geologikoagatik. Geologia ikasteaz gain, labar, mendi eta haran ugaritan zehar mendi-ibilbideak ere egin daitezke, zure oroimenean iltzatuta geratuko direnak.

  • Olatzeko Karsta: kareharriz osatutako ingurune horretako zenbait toki bisita daitezke. Besteak beste piramide deituriko mendiaren ingurunea.
  • Debako padurak: ingurune horretako biosfera ezagutu ahal izango duzu.
  • Lastur: ur-errotaren funtzionamendua ezagutu ahal izango duzu.

Hartu ostatua Arbe Hotelean eta gozatu euskal gastronomiaz, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Gastronomia

Euskal Herriko erakargarritasun handienetako bat. Esperientzia gastronomikoen aukeraketa egin dugu. Jatetxe onak eta esperientziak gomendatzen dizkizugu gure hoteletik kilometro gutxira.

  • Goienetxe gaztandegia: Goienetxe baserrian gazta nola egiten den eta artzain-txakurrarekin nola lan egiten den ikasi ahal izango duzu.
  • Sagarmina: txakolina nola egiten den ikusi eta bertan dastatzeko aukera ezin hobea.
  • Jose Manuel Erretegia, 7 km-ra, Ondarroan.
  • Salegi jatetxea 4 km-ra, Itziarren.
  • Zalburdi jatetxea 2 km-ra, Deban.
  • Calbeton jatetxea 2 km-ra, Deban.
  • Urgain jatetxea 2 km-ra, Deban.

Hartu ostatua Arbe Hotelean eta gozatu kirolaz: Surfa, MTBa eta urpekaritza, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Kirola

Mendiko zein itsasoko kirol-jarduerak ditugu. Itsasoa maite dutenentzako jarduerak ditugu, baita mendizaleentzako jarduerak ere.

  • Surfa/piragua Deban: materiala alokatu eta eguna olatu artean eman dezakezu Deban. Material propioa baduzu, hoteletik 500 metrora dagoen Alkolea hondartza gomendatzen dizugu.
  • BTT: gure inguruan mountain bike ibilbideak egiteko hainbat aukera duzu, Debabarreneko BTT Zentroaren barruan. Hoteletik bizikletak alokatzeko zerbitzua kudeatzen dugu, Debako denda batekin elkarlanean.
  • Euskadi Urpekaritza: Eman goiza edo arratsaldea urpean. Ikasi urpekaritza eta euskal kostaldeko askotariko animaliak ikusi ahal izango dituzu.

Hartu ostatua Arbe Hotelean eta gozatu Euskadiko museoez, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Museoak

Kultura-eskaintza zabala dugu, gure hirietatik gertu zein inguruetan.

  • Nautilus, interpretazio-zentroa: inguruan aurkitutako fosilen bilduma (amoniteak); gure herriak itsasoarekin izan duen —eta oraindik ere baduen— harremana ere ikusi ahal izango dugu.
  • Guggenheim museoa, Bilbo.
  • Euskal Museoa, Bilbo.
  • San Telmo museoa, Donostia.
  • Albaola museoa, Pasai San Pedro.
  • Algorri museoa, Zumaia.
  • Chillidaleku, Hernani.
  • Joxe Miguel Barandiaran museoa, Ataun.

Hartu ostatua Arbe Hotelean eta mugitu garraio jasangarrian, deitu +34 943 604 749 telefonora erreserba egiteko

Garraio jasangarria

Hoteletik eta ondoko lekuetatik mugitzeko telefono-zenbakiak emango dizkizugu.

  • Lurraldebus, Gipuzkoa aldea 900 300 340
  • Bizkaibus, Bizkaia aldea 946 125 555
  • Euskotren Bilbo – Donostia 944 333 333
  • Taxiak:
    Alain 636 135 008
    Ansola 638 672 383
    Dani 650 452 147
    Ignacio 666 666 717
    Xabi 656 289 026